GARA, 2000/09/01


      Euskadi Ta Askatasunak, Agiri honen bidez, abuztuaren 7an Bilboko Boluetan izandako leherketa, gure burkideak ekintza bat burutzera zihoazela izandakoa, borroka-istripua izan zela jakinarazi nahi dio euskal gizarteari.

      Leherketa horren ondorioz hilik gertatu ziren euskal herritarrok: Zigor Aranbarri eta Urko Gerrikagoitia durangarrak, Patxi Errementeria markinarra eta Ekain Ruiz hernaniarra Euskadi Ta Askatasunaren gudariak ziren.

      Lau gudariok Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan erakutsitako grina eta maitasuna ETAko kideontzat eredu eta esenplu izanen dira.

      Agiri honen bidez, bere lagun eta senitartekoei ere gure doluminik sentituenak helarazi nahi dizkiegu.

      Bestalde, hedabide eta polizia indarren jokabidea gogor salatu nahi dugu, leherketaren ondorioz hilik egon zitezkeen burkideen nortasunari buruz, helburu polizial hutsez, borondatezko nahasketa kupidagabea antolatu baitute.

      Euskadi Ta Askatasuna

      Euskal Herrian, 2000ko abuztuan



      ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, agiri honen bidez honoko ekintzak hartzen ditu bere gain:

      Abuztuaren 8an, Zumaian Joxe Mari Korta Uranga «Adegi»ko lehendakariaren aurka auto batean ezarritako lehergailuz egindako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen.

      Abuztuaren 8an, Madrilen (Espainia) Espainiako hainbat arduradun politiko eta ekonomikoren aurka auto batean ezarritako lehergailuz egindako ekintza, zeinaren ondorioz oso kalte material handiak eragin ziren:

        Alfonso Osorio Garcia, diputatu espainiarra, UCDren garaian Gobernu espainiarreko lehendakari ordea eta baita lehendakaritzako ministroa ere.

        Jose Maria Amusategui de la Cierva, BCHko lehendakaria zen eta BSCHko arduradun nagusienetakoa, Vitalicio bankuko lehendakaria, Union Fenosako lehendakaria, estatu-abokatua.

        Jose Ramon Astarloa Sordo, Yonor S.A. eta Sodiber enpresetako burua, Euskal Herriaren aldeko zerga ordaindu ez duena.

        Federico Castillo-Olivares Fontella, «Gestora de Ocio, S.A.» enpresako lehendakaria, J&B S.A.ko kontseilaria beste enpresa batzuren artean. Nikaraguako konsula Espainian izana da eta baita Panamak Libian duen enbaxadako agregatua ere.

        Luis Roldan Ibañez, PSOEko burukidea eta Guardia Zibilaren zuzendari-ohia.

      Abuztuaren 9an, Berriozarren Espainiako ejerzitoaren aurka armaz egindako ekintza, zeinaren ondorioz Francisco Casanova Vicente teniente-ordea hil zen.

      Abuztuaren 20an, Sallent de Gallegon (Aragoi) Guardia Zibilaren aurka lehergailuz eginiko ekintza, zeinaren ondorioz Irene Fernandez eta Jose Angel de Jesus Encinas guardia zibilak hilik gertatu ziren.

      Euskadi Ta Askatasuna

      Euskal Herrian, 2000ko abuztuaren 22an

      Índice home